Abadiño eta Elorriora Beldur Barik lehiaketako sari bi

Anboto 2012ko aza. 26a, 16:30

Zapatuan eman zituzten sariak Gasteizen eginiko topaketan. Durangaldeko bi taldek aipamen berezia jaso zuten

Zapatuan eman zituzten sariak Gasteizen eginiko topaketan. Durangaldeko bi taldek aipamen berezia jaso zuten.

 

Lehenengo kategorian, 12-17 adin tartean, Jone Astorkia, Jone Azpiroz, Laia Gerrikagoitia eta Elene Quintana abadiñarrek jaso dute errekonozimendua. Kanpora etiketak bideoa aurkeztu zuten gazteek.

 

18 eta 25 urte arteko mailan, berriz, Elorrioko Txoko Feministak egindako lan bat saritu dute. Izan nahi duzu? deitu diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!