Biolentzia matxistaren kontra irten dira kalera herritarrak

Anboto 2012ko aza. 25a, 21:30

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan den honetan biolentzia matxistaren kontra kalera irten dira, gaur, herritarrak. Udalek eta gizarte eragileek deituta hainbat elkarretaratze egin dira. Besteak beste, Durangon, Elorrion, Berrizen eta Abadiñon. Durangon manifestazioa ere egin dute Durangoko Plataforma Feministak eta Berdintasun Sailak deituta

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan den honetan biolentzia matxistaren kontra kalera irten dira, gaur, herritarrak. Udalek eta gizarte eragileek deituta hainbat elkarretaratze egin dira. Besteak beste, Durangon, Elorrion, Berrizen eta Abadiñon. Durangon manifestazioa ere egin dute Durangoko Plataforma Feministak eta Berdintasun Sailak deituta.

 

Instituzioek zein gizarte eragileek egindako deiari erantzunez, puntu moreak jarri dituzte hainbat herritarrek leihoetan. Eraikin publikoetan ere jarri dituzte, biolentzia matxista salatzeko ikurra.

 

Datozen egunetan ere hainbat ekitaldi izango dira. Horretara, Durangoko Andraguneak antolatuta Itziar Ziga idazle eta feminista errenteriarrak Sin mi no hay nada; del amor sus violencias berbaldia eskainiko du, azaroaren 27an. Hilaren 28an, errefuxiatuei laguntzeko ACNUR Euskal Batzordeko eta CEAR Euskadiko ordezkariek genero arrazoiengatik gertatzen diren jazarpenen gainean jardungo dute Pinondo Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!