Anboto, Hekimen euskarazko hedabideen elkarteko kide

Anboto 2012ko aza. 22a, 16:57

Publiko ez diren euskarazko 52 hedabideek osatzen dute elkarte berria

Publiko ez diren euskarazko 52 hedabideek osatzen dute elkarte berria.

 

Indarrak batzea. Horixe da atzo Donostian aurkeztu zuten  Hekimen euskarazko hedabideen elkartearen helburua. Aurkezpenean azaldu dutenez, “euskal hedabideen elkarlana bideratzera dator Hekimen”, Gaineratu dutenez, “euskararen hiztun komunitateak behar duen eremu komunikatibo sendoa garatzera dator”. Proiektuan bat egin duten hedabideen ezaugarri nagusiak, euskara hutsez jardutea eta publikoak ez izatea dira.  GipuzkoaBerritzenen laguntzarekin, lanean aritu dira  elkarrekin eta elkarte hau da haren “fruitu”.


Desafioak ez dira makalak. Esaterako, egunotan ari da eratzen Eusko Jaurlaritza eta haren ordezkariekin harreman finkoa bideratzeko asmoa dute: “Serio berba egin beharko dugu diru-laguntzez, publizitate instituzionalaz, mintzakidetza iraunkorraz, etab.”.


Parte-hartze zabala


Argia, Berria, Euskal Irratiak, Gaur 8, Gazteberri, 11amaika Telebista, Tokikom eta Xaloa Telebista dira Hekimenen kide. Anboto Komunikabideak-ek Tokikomen bazkide den heinean, egitasmoagaz bat egin du. Guztira 52 hedabide batu dira elkarrekin bideari ekiteko asmoz.


Besteak beste, Euskal Hedabideen Behatokia sortu nahi du, Hekimenek, unibertsitateak, instituzioak, eta hedabide publikoak bilduko dituena. Ikerketa jorratuko duena, audientziak,teknologia berriak, beste hizkuntzetako esperientziak aztertuko dituena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!