Kontseiluak deituta Euskaraz bizi nahi dugu lemapean manifestazio egingo da abenduaren 1ean, Donostian. Anoetan abiatuko da 17.00etan. Bertora joateko autobusa antolatu dute Durangotik Berbarok, EHEk, Ibaizabal ikastolak eta AEKk.
Madalenatik irtengo du autobusak 15:30ean. Buelta 20:00ak aldera izango da. Txartelak Plateruena kafe antzokian hartu daitezke 6,00 euroan. horretarako azken eguna azaroaren 29a izango da.