Greba orokorra deitu dute CCOO eta UGTk gaur

Anboto 2012ko aza. 14a, 10:45

Normaltasuna da nagusi greba orokorraren lehenengo orduetan. Sindikatu deitzaileen arabera, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban, eraikuntza sektoreko langileen %60k eta industrian %50ek egin du bat grebarekin. UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute gaur greba orokorra

Normaltasuna da nagusi greba orokorraren lehenengo orduetan. Sindikatu deitzaileen arabera, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban, eraikuntza sektoreko langileen %60k eta industrian %50ek egin du bat grebarekin. UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute gaur greba orokorra.

 

Martxoaren 29an eta irailaren 26an eginiko greben ostean, Hego Euskal Herriak aurten duen hirugarren greba orokorra da gaurkoa. Martxokoan bat egin zuen CCOOk, UGTk, LABek eta ELAk, eta soilik sindikatu abertzaleek deitu zuten irailekora. Gaurkoan CCOOk eta UGTk prestatu dute greba.

 

Europako Batasuneko hainbat estatutan dute gaur protesta eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!