Auto istripua izan eta gizon bi ospitalera eraman dituzte

Anboto 2012ko aza. 13a, 12:52

Urkiola mendatean autoa irauli zaie. Buruan kolpea hartuta bietatik larrien dagoena Galdakaoko ospitalera eraman dute helikopteroz

Urkiola mendatean  autoa irauli zaie. Buruan kolpea hartuta bietatik larrien dagoena Galdakaoko ospitalera eraman dute helikopteroz.


SOS Deiak-ek 11:10ean jaso du auto istripuaren berri. Urkiola mendatean autoa irauli egin zaie. 44 urteko eibartarra eta 22 urteko bilbotarra zihoazen autoan, biak gizonezkoak. 22 urteko gaztea dago larrien buruan kolpea hartu ondoren; helikopteroz Galdakaoko ospitalera eraman dute. 44 urteko gizona Txagorritxuko (Gasteiz) ospitalera eraman dute anbulantzian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!