"Europari esango diogu ezin dela bide honetatik joan"

Anboto 2012ko aza. 9a, 12:55
Eguaztenerako greba orokorra deitu dute UGT, CCOO, CNT, CGT eta LSBk

Eguaztenerako greba orokorra deitu dute UGT, CCOO, CNT, CGT eta LSBk.

 

Azaroaren 14rako mobilizazio eguna antolatu du Europako sindikatuen konfederazioak. Espainian greba orokorra deitu dute UGTk eta CCOOk, eta erkidegoan ESK, CNT, CGT eta LSB batu dira. Durangaldeko UGTko Mauricio Garciak eta CCOOko Roberto Martinek grebaren beharra ikusten dute. Garcia: “Europari esango diogu ezin dela bide honetatik joan”.

 

Garciak esan du 40 urte kostatu denari urtebetean eman diola buelta Raxoik. Martinek dio, langabezia tasak eta datu ekonomikoek erakusten dutela erabakiekin egoerak ez duela hobera egin.

 

ELAk eta LABek ez dute bat egin deialdiagaz. ELA Europako konfederazioan dago, eta Garciak eta Martinek ez dute ulertzen han onartutakoa hemen ez babestea. Martin: “Sindikatu guztiek bat egiteko ahalegina egin beharko genuke, batzen gaituenetik lan eginez”. Grebaren aurrelanketarako ekitaldia egin du gaur goizean UGTk, eta CCOOk etzi egingo du, Ezkurdin, 12:30ean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!