Izarren Distirako kazetaritza tailerrean parte hartu duten kazetari gazteek idazluma fina dutela erakutsi dute.
Izarren Distiran parte hartzeko hainbat aukera daude: eszenatoki gainera igo eta ikuskizun bat eskainiz, bideo bat grabatuz, edota kazetaritza tailerrean parte hartuz. Izarren Distiraren barruan lehen aldiz antolatu den tailer honen helburua da, gazteen ikuspuntutik lehiaketan gertatzen den guztiaren berri ematea.
DATU OROKORRAK
|
Ondoren, ikasitakoa praktikan jarri behar zuten. Horretarako, arkatza eta papera eskuan hartu eta Izarren Distiraren barruan antolatutako ekintza baten berri eman behar zuten albiste, kronika edota elkarrizketa baten
bitartez.
Parte-hartzaile guztien artean, Laura Ruiz 12 urteko gazteak aurkeztu du lanik txukunena. Bere kronikatxoa Anboto astekarian argitaratuko da (eskumako ataltxoan), eta Durangoko Plateruena kafe antzokian izango den erakustaldian 8”ko Tablet bat jasoko du, azaroaren 10ean. Zorionak Laura!
Izarren Distirako finalari dagokionez, zapatu honetan izango da, 19:00etan, Plateruenean. Bederatzi talde igoko dira eszenatokira; guztira 35 gazte.
Larunbatean, urriaren 27an, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara, Izarren Distirako parte hartzaileek ikuskizuna entsaiatzeko aukera izan zuten Zaldibarren. Horretarako, egun osoa eman zuten ikuskizunak hobetzeko eta dudak galdetzeko, kastin eguna baino lehen.
Kaixo Ylenia, kazetaritza tailerretik nator.Galdera batzuk egin ahal dizkizut? Bai, noski.
Non jaio zinen? Eibarren, baina nortasun agirian Elgoibarkoa naizela ipintzen du nire aita bertakoa zelako.
Noiz hasi zinen telebistaren munduan? Orain dela hiru urte. Baina antzerkian orain dela zazpi urte hasi nintzen eta gero telebistan egin dut lan.
Zein izan zen zure lehen lana telebistan? Nire lehen lana telebistan Goenkale izan zen eta oraindik bertan jarraitzen dut.
Gustatzen zaizu zure pertsonaia Goenkalen? Bai, asko gustatzen zait. Eider, nire pertsonaia, gotikoa da eta asko gustatzen zait jantzi gotikoekin mozorrotzea.
Zuretzat zein izan da egin duzun pelikularik gustukoena? Zergatik? Ana De Belasco pelikula, orain dela hilabete batzuk egin nuen. Filmeko protagonista naiz eta asko gustatu zitzaidan esperientzia hori.
Zer deritzozu Izarren Distira egitasmoari? Oso ondo dago. Nik bost urte daramatzat Izarren Distiran nola edo hala parte hartzen eta uste dut gazteek aukera paregabea daukatela beraien talentua aurkezteko lehiaketa honetan.
Izarren Distirako epaile zara. Zuretzat nola aurkeztu behar dira lanak? Lan garbi bat izan behar da, zainduta eta ondo entseatuta. Saio asko egin behar dituzte dena ondo ateratzeko. Serio egin behar dute.
|