Ertzaintzak mendizale bat erreskatatu du Alluitzetik Larranorako mendi-lepoan

Anboto 2012ko aza. 7a, 15:04
SOS Deiak-ek 13:00etan inguruan jaso du erreskate deia. Hainbat traumatismogaz Galdakaoko ospitalera eraman dute mendizalea.

Alluitz eta Larranoren arteko mendi-lepoan erori da. Hainbat traumatismogaz Galdakaoko ospitalera eraman dute.


Gaur, 13:00 inguruan, mendizale batek SOS Deiak-era deitu du beragaz zihoan lagun bat erori egin dela jakinaraziz. Alluitz eta Larrano arteko mendi-lepoan erori da. Ertzaintzako errekaste taldeko helikopteroa bertaratu da eta eroritako mendizalea erreskatatu du. Hainbat traumatismogaz, Galdakaoko ospitalera eraman dute. 14:00 inguruan lur hartu du helikopteroak Galdakaoko ospitaleko heliportuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!