Durangoko 250 komertziok Salerosketak be, euskeraz kanpainan parte hartu dute. Erosketak euskaraz egiten dituztenak saritzea dute helburu eta hile birik behin tablet baten zozketa egingo dute.
Lehenengoan, 32.851 izan da zenbaki saritua; Ayuka Design komertzioan banatu dute. Ordezkoa 19.152 da, Adolfo Dimenguez dendan saldua. 35.000 txartel banatu dituzte.