Hilerriek goizetik iluntzera arte zabalduko dituzte gaur ateak, hildakoak omendu ahal izateko.
Hildakoak gogora ekartzeko eguna da gaur, Domu Santu Eguna. Asko eta asko dira hilerrietara bisita egiteko ohiturari eusten diotenak. Horretara, goizean goizetik gauera bitartean hilerriak zabalik egongo dira gaur, gura duenak galdutako senitarteko edo lagunak gogoan hartu eta lorak eskaintzeko.
Joandako senide eta lagunen hilobi eta inguruak atontzen dira azaroaren lehenengo egunerako. Gehienek baina, prestaketa lanak aurreko asterako uzten dituzte. Aste osoan zehar hainbat lagun ibili da kanposantu inguruak atontzen. Ezohiko itxura hartzen dute egunotan hilerriek lorez jantzita.