Aitzinako kotxe klasikoen Torre Loizaga museora bisita gidatuak antolatu ditu Durangaldeko Amankomunazgoko Prestona Nagusien Dinamizazio Sailak antolatuta. Azaroaren 6an eta 7an egingo dira bisitak.
Elorrio, Zelaieta (Abadiño), Atxondo eta Iurretako herritarrentzako bisita da azaroaren 6rako antolatutako bisita. Azaroaren 7an, berriz, Otxandio, Mañaria, Izurtza, Zaldibar, Traña-Matiena (Abadiño) eta Garaiko herritarrek izango dute horretarako aukera. Izena emateko edo informazio gehiagorako honako telefonoetara deitu daiteke:
94 620 05 46 edo 94 620 18 60