Durangotik Jaurlaritzara

Anboto 2012ko urr. 24a, 10:40

Lehendakaritzara bidean, Iñigo Urkulluk Mariano Raxoi, Alfredo Perez Rubalcaba eta Artur Masekin berba egin du asteon. Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin ere hasi da berbetan. Datozen egunetan, alderdiren batekin ituna sinatu edo unean uneko akordioetara heltzea erabaki beharko du. EAJ izan da Durangaldeko alderdirik bozkatuena,

Lehendakaritzara bidean, Iñigo Urkulluk Mariano Raxoi, Alfredo Perez Rubalcaba eta Artur Masekin berba egin du asteon. Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin ere hasi da berbetan. Datozen egunetan, alderdiren batekin ituna sinatu edo unean uneko akordioetara heltzea erabaki beharko du.

 

Bere lehendakari kargua hartzen duenean, krisi ekonomikoa, bake eta normalizazioa eta nazio egituraketa kudeatu beharko ditu. EH Bilduren Bizkaiko zerrendetan beste durangar bat zihoan: Dani Maeztu, Aralarreko kidea. Bera ere legebiltzarkide izango da.

 

EAEn bezala, EAJ izan da Durangaldeko alderdirik bozkatuena, 11.597 botorekin. Hala ere, 2009ko hauteskundeetan baino 722 boto gutxiago jaso ditu. EH Bildu izan da bigarren indarra (10.710 boto). PSE-EE nabarmen jaitsi da Durangaldean: 2009an 6.887 jaso zituen eta oraingoan 4.446, heren bat gutxiago. PPk 477 boto galdu ditu aurrekoekin alderatuta.

 

Egungo eskualdeko udaletako indar banaketa kontuan hartuta, Abadiño eta Mañariko datuetan gertatu da aldaketa. Mañarian, Bildu gobernuan egonda, EAJ izan da bozkatuena. Abadiñon, berriz, EH Bildu.

 

Boto kopuruari dagokionez, EAEko emaitzak Durangaldeko datuen isla dira. EAEn EAJk 27 eserleku izango ditu botoen %34,64 baino gehiagogaz (383.565 boto). EH Bilduk 21  izango ditu (%25,00; 276.989 boto), PSE-EEk 16  (%19,13; 211.939 boto), PPk 10 (%11,73; 129.907 boto) eta UPyDk 1 (%1,94; 21.472 boto). EAJk Araban eta Bizkaian irabazi du; EH Bilduk Gipuzkoan.  J.Guenetxea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!