Durangaldean EAJ izan da indar bozkatuena

Anboto 2012ko urr. 21a, 13:37

Iñigo Urkulluren alderdia da Durangaldeko alderdirik bozkatuena eta EH Bildu bigarren indarra. Ana Otadui k (EAJ), Dani Maeztuk (EHBildu) eta Fernando Castillok (PSE-EE) hauteskundeetako emaitzak baloratu dituzte

Iñigo Urkulluren alderdia da Durangaldeko alderdirik bozkatuena eta EH Bildu bigarren indarra. Ana Otaduik (EAJ), Dani Maeztuk (EHBildu) eta Fernando Castillok (PSE-EE) hauteskundeetako emaitzak baloratu dituzte.

EAEn bezala, Iñigo Urkulluren alderdia izan da Durangaldeko alderdirik bozkatuena, 11.597 botorekin. Hala ere, 2009ko hauteskundeetan baino 722 boto gutxiago jaso ditu. EH Bildu izan da bigarren indarra, 10.710 botogaz. PSE-EE nabarmen jaitsi da Durangaldean: 2009an 6.887 jaso zituen eta oraingoan 4.446 jaso ditu, heren bat gutxiago. Alderdi popularrak 477 boto galdu ditu.

Gaur egun eskualdeko udaletako indar banaketa kontuan hartuta, Abadiño eta Mañariko datuetan gertatu da aldaketa. Mañarian, Bildu gobernuan egonda, EAJ izan da alderdi bozkatuena. Abadiñon berriz, EH Bildu izan da alderdi bozkatuena.

EAEko emaitzak

Boto kopuruari dagokionez, EAEko emaitzak Durangaldeko datuen isla dira. EAEn Iñigo Urkulluren alderdiak 27 eserleku izango ditu botoen %34,64 baino gehiagogaz. EAJk 383.565 boto jaso ditu guztira.EH Bilduk 21 legebiltzarkide izango ditu (%25,00; 276.989 boto), PSE-EEk 16  (%19,13; 211.939 boto), PPk 10 (%11,73; 129.907 boto) eta UPDk 1 (%1,94; 21.472 boto). EAJk Araban eta Bizkaian irabazi du; EH Bildu Gipuzkoan izan da garaile.

 

 2012 EAJ


    EH 
  BILDU

PSE-EE PP  UPyD ERROLDA

ABSTEN.

ABADIÑO       
 1.147  1.421  709  272  28  5.907  % 34,13
ATXONDO      
 324  344  68  26  4  1.187  %34,21
BERRIZ          
 933  779  399  133  28  3.715  %34,16

DURANGO     

 5.820  4.195  2.068  1.345  164  22.258  %31,78
ELORRIO       
 1.400  1.764  422  265  14  5.921  %29,25
GARAI            
 119  86  6  2  0  262  %14,4
IURRETA        
 674  623  397  172  15  3.076  %30,06
IZURTZA        
 66  100  5  5  1  225  %16,67
MALLABIA      
 253  321  58  12  5  1.027  %30,49
MAÑARIA       
 153  137  7  3  0  416  %22,42
OTXANDIO     
 283  440  23  27  2  1.032  %20,88
ZALDIBAR      
 425  500  284  124  18  2.391  %38,4
GUZTIRA        
 11.597  10.710  4.446  2.386  279  47.417 %28,07

 

2009KO DATUAK

2009 EAJ PSE-EE PP ARALAR EB EA UPyD ERROLDA
ABSTEN.
BALIO BAKOAK 
ABADIÑO 
 1.301  970  365  273  100  73  11  5.857  %35,72  594
ATXONDO
 376  118  27  62  14  10  -  1.203  %31,75  204
BERRIZ     
 1.008  611  185  202  60  76  23  3.869  %33,86  333
DURANGO
 5.898  3.339 

 1.529  

 1.387  468  287  152  21.633  %31.56  1.490
ELORRIO  
 1.488  725  301  431  84  105  13  5.903  %32,34  796
GARAI       
 122  10  4  25  -  4  1  255  %19,61  37
IURRETA   
 753  537  222  119  52  23  13  3.140  %34,68  293
IZURTZA   
 91  5  2  5  1  4  -  225  %25,33  57
MALLABIA 
 271  96  27  37  8  17  2  988  %35,12  178
MAÑARIA  
 163  12  5  24  4  10  -  383  %22,72  76
OTXANDIO
 329  41  32  61  15  29  2  996  %25,10  236
ZALDIBAR 
 519  423  164  71  32  49  16  2.378  %36  214
GUZTIRA  
 12.319  6.887  2.863  2.697  838  687  233  46.830  %30,3  4.508

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!