Ezintasun neurologikodun neskatila baten egoera azaldu gura du ‘Emadazu eskua’ dokumentalak.
Ezintasun neurologikoa duen neskatila baten istorioa jasotzen duen dokumentala da Emadazu eskua: “Itxasok 13 urte ditu eta medikuek lau hilabete zituela atzeman zioten gaixotasun neurologikoa”. Euren egoera azaleratu eta antzeko egoeran daudenei laguntzeko egitasmoa da.
Urte hasieran abiatu zuten Zesatenjuenaz ekoiztetxearen laguntzagaz eta, orain, diru-bilketa kanpaina jarri dute martxan finantzazioa lortzeko. Hamar mila euro lortu gura dituzte eta horretarako hainbat bide zabaldu dituzte. Adibidez, sortu duten bloga: emadazueskua.blogspot.com.
Animazioz, elkarrizketez eta fikzioz osatutako dokumentala da. Une honetan produkzio fasean dago eta finantzazio pribatua ezinbestekotzat jo dute.