Zarrabeitiaren ustez artista gazteen lehiaketa urterik urte sendotzen doa.
Hirugarren edizioa beteko du aurten Izarren Distira artista lehiaketak. Amankomunazgoak eratutako ekimena Oskar Zarrabeitia presidenteak aurkeztu du. “Gaitza izaten da gazteek dauzkaten beharrei erantzuteko espazioak sortzea. Horiek, gainera, erdarazkoak izaten dira gehienetan”. Horregatik, euskarazko espazio berriak eskaini gura dizkie. Kultur Kabia elkartea ere badabil antolaketan.
Zarrabeitiaren ustez ekimena sendotzen doa urterik urte. Aurten, kazetaritza tailerra eta entsegu maratoia gehitu dituzte . Urriaren 20an egingo dute kazetari lana Behargintzan eta maratoia Zaldibarren izango da 27an. Lehiaketarako kastingak urriaren 29an hasiko dira, eta finalistek azaroaren 10ean Plateruenean burutuko den galan parte hartuko dute. Irabazleak Port Aventurara joango dira, baina guztiek jasoko dute oparia. Poltsak eta aterkiak erregalatuko dituzte.