Durangaldeko Behargintza enplegu agentzia lanetan

Anboto 2012ko urr. 14a, 08:52

Lanbide enplegu zerbitzuaren baimena jaso du eta lan merkatuko bitartekari jardun ahalko du

Lanbide enplegu zerbitzuaren baimena jaso du eta lan merkatuko bitartekari jardun ahalko du.

 

Durangaldeko Behargintza enplegu agentzia funtzioak betetzen ari da, horretarako Lanbide euskal enplegu zerbitzuaren baimena jasota, pasa den abuztutik.

 

Zerbitzu  berriak enplegu bila edota  lanpostuak eskaintzen dituztenen arteko bitartekari lanak egingo ditu. Enplegua eskaintzen dutenei lanpostu baten bila dabiltzan pertsonen ezaugarriak emango dizkiete. Guztiz doako zerbitzua izango da Durangaldeko Behargintzak egingo duena.

 

Behargintzak lanpostuak bilatzen laguntzeaz gain, egungo baliabide formatiboen eskaintza ere zabalduko du. Helburu profesionala definitzeko laguntza eta curriculuma berrikusi edo hobetzen laguntzeko aukera emango du, baita eskualdean dauden baliabide askotarikoen gaineko informazioa zabaldu ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!