Jose Antonio Pastor eta Idoia Mendia andaluziarren jaian

Anboto 2012ko urr. 9a, 16:30

Zornotza eta Durangaldea bisitatu zituzten joan zen domekan Jose Antonio Pastor legebiltzarkideak eta Idoia Mendia sailburuak.

Zornotza eta Durangaldea bisitatu zituzten joan zen domekan Jose Antonio Pastor legebiltzarkideak eta Idoia Mendia sailburuak. Durangaldeko alderdi sozialistako ordezkariekin batera Zornotzan larrosak banatzen abiatu zuten goiza.

 

Eguerdian Iurretako azokara joan ziren. Ondoren, Landako gunean antolatutako andaluziarren topaketetan parte hartu zuten. Euskadiko federazioetako hainbat alkaterekin (Mikel Torres eta Tontxu Rodrigez Barakaldo eta Portugaleteko alkateak besteak beste) eta Durangoko Udaleko ordezkariekin bat egin zuten.

 

Lopez Gernikan

 

"Autogobernua eta deszentralizazio politikoa defendatuko dut, independentziaren eta birzentralismoaren aurrean", adierazi du Patxi Lopez Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako PSE-EEko lehendakarigaiak gaur Gernikan. Lopezek azaldu duenez "birzentralizazioaren kontra bezainbeste" dago independentziaren aurka, eta erkidegoz osatutako sistema politikoak eragin duela dio "saltorik handiena aurrerapenean eta herritarren eta lurraldeen arteko berdintasunean".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!