Euskal Autonomi Erkidegoan hauteskundean izango dira urriaren 21ean. Alderdi politikoek aspaldi hasi zuten aurrekanpaina. Bart gauerdian, berriz, lehendakaritza lortzeko azken txanpa hasi da. Hauteskunde kanpaina hasi da, eta, batean eta bestean, boto eske arituko dira kolore askotariko alderdi politikoak.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako bazterrak hainbat alderdi politikoen hautagaiez aurpegiekin argitu dira gaur. EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Ezker Anitza, Ezker Batua, UPyD eta EQUO dira hautagaitza aurkeztu duten alderdiak. . Datozen 15 egunok erabiliko dituzte guztiek euren proposamenak zabaldu eta herritargoaren botoak eskuratzeko. Urriaren 21ean ikusiko da nork lortu duen babes handiena.