Bilbo-Ospitalea-Durango linea Elorrioraino luzatuko dute, Abadiño eta Atxondotik pasatuta.
Durango Galdakaoko ospitaleagaz lotzen duen autobus publikoa Elorrioraino ailegatuko du laster. Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen sarea berrantolatu du eta, azken alegazioen faltan, onartzear dago. Bilbo-Ospitalea-Durango eta Durango-Elorrio lineak fusionatu egingo dituzte, geltoki berberak mantenduta. Ondorioz, elorriarrak, atxondarrak eta abadiñarrak bidaia bakarrean joan ahalko dira ospitalera. Ana Otadui Elorrioko alkateak adierazi du herrian eskaera historikoa izan dela ospitalera autobusa ipintzearena. Abantaila nagusi bi ikusten ditu Otaduik: autobus aldaketarik egin behar ez izatea eta jubilatuek txartela behin bakarrik erabiltzea.
Aldundiaren asmoa udan eta Gabonetan zerbitzua kentzea da, eta Elorrioko Udalak horren kontrako alegazioak aurkeztu ditu, Otaduik azaldu duenez.
Mañaritik Bilbora
Aldundiak Mañaria eta Izurtza ere hartu ditu kontuan sare berrian. Hemendik aurrera, egunean hiru autobusek irtengo duteMañaritik Bilbora eta alderantziz. Oraindik ez dago zehaztuta zein ordutan. Durango-Bilbo linearen luzapena izango da.