Durango-Larrinagatxu-Santa Luzia-Mugarra: hiritik mendi tontorrera joateko ibilbidea

Anboto 2012ko ira. 29a, 08:55

Durangaldeko paisaia bikaina eta saiak ikusteko aukera ematen du Mugarrarako bideak

Durangaldeko paisaia bikaina eta saiak ikusteko aukera ematen du Mugarrarako bideak.

 

Durangotik irten eta Larrinagatxu auzorako bidea hartu behar da lehenengo. Zati hori eginda, Arrioletxe baserritik\"\" hurrean dagoen bide zabala hartzea tokatzen da. Ibiltariak Durangaldearen ikuspegi itzela topatuko du eremu horietan. Pista hartu eta pinudian sartzea izango da hurrengo zeregina. Horiz eta zuriz seinalatutako bidetik jo behar da gero. Hortik, Santa Luzia auzora heldu, eta pintura markak jarraitu behar dira txabola batera ailegatu arte. Aldapa gogor baten ostean, Katazka haitzartera helduko da mendizalea. Mugarrikolanda izango da hurrengo geltokia. Bertan ura edatea posible da Oiñiturri iturrian.

 

Atseden apur bat hartu ostean, Mugarra tontorra igotzen hasteko ordua helduko da. Gogorra da, baina goitik ikusiahal den paisaiak merezi du ahalegina egitea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!