Elorriok kenduta, guztiek onartu dute A8ko mozioa

Anboto 2012ko ira. 27a, 13:12

Gerediagako eta Iurretako peajeak parekatzea eskatu du Bilduk hainbat udalbatzarretan

Gerediagako eta Iurretako peajeak parekatzea eskatu du Bilduk hainbat udalbatzarretan.

 

A8 autobidean, Gerediagatik sartuta Bilbora joan gura dutenek, Iurretan sartuta baino 0,81 zentimo gehiago ordaindu behar dute. Bilduren ustez, herritar horiek ekonomikoki zigortzen dira horrela. Horregatik, bi peajeak parekatzea eskatu dute hainbat udaletan. Mozioa Elorrion bakarrik ez da aurrera atera; Abadiñon, Atxondon eta Berrizen onartu dute.

 

Bilduk PSE-EEren babesa eduki du. Abadiñon AIrena ere bai. Jose Luis Navarro alkateak dio tarifak ez direla logikoak eta justuak. EAJk kontra bozkatu du. Joseba Mujika Elorrioko alkateordeak esan du gaia Batzar Nagusietan landu dela, eta berandu dela. Hauteskundeen atarian demagogia egitea leporatu dio Bilduri. PPko Carlos Garciak ere kontra bozkatu du Elorrion. Bere programan autobidea doakoa izatea zekarrela-eta, mozioaren kontra egitea kritikatu dio Bilduk. Bestalde, Gipuzkoarantza 0,40 merkeago dela gogoratu du Orlan Isoird Berrizko alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!