Durangon ez dute onartu preso gaixoen inguruko mozioa

Anboto 2012ko ira. 27a, 13:10

Preso gaixoak askatzea eskatu dute Bilduk eta Aralarrek hainbat udaletan

Preso gaixoak askatzea eskatu dute Bilduk eta Aralarrek hainbat udaletan.

 

Gaixotasun larri eta sendaezinak dauzkaten preso politikoak askatzeko eskatu dute Bilduk eta Aralarrek hainbat udaletan. Josu Uribetxebarria preso gaixoa libre geratuta, egoera berean beste hamahiru preso daudela gogoratu dute. Alderdi bien ustez, preso horiek arreta berezia behar dute eta kartzelan ezin dute tratamendua jaso. Horrela, Espainiako agintariak giza eskubideen oinarrizko zutabeak urratzen dabiltzala kritikatu dute.

 

Espainiako Konstituzioaren 92. artikuluak eskaera hori jasotzen duela ere adierazi dute.  Durangon ez da onartu mozioa. Atxondon eta Otxandion bai, Bilduren botoekin.

 

EAJk aparteko mozio bat aurkeztu du.  Hamahiru presoak aipatu barik, espetxeratuen giza eskubideak errespetatu behar direla diote. Durangoko Bilduk eta Aralarrek esan dute ez zekitela jeltzaleek mozioa aurkeztu behar zutenik, eta jakinez gero, adosten saiatuko zirela. “Trikimailu elektoralista” ikusi dute jeltzaleen jarreran: “Ardura erakutsi nahian, baina kalkuluak oso ondo eginda, bozketan berdinketa bat emateko eta bi mozioetako batek ere aurrera egin ez dezan”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!