Grebaren eraginkortasun defendatu eta bihar kalera irtetzera deitu dituzte herritarrak ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek eta hainbat eragile sozialetako ordezkariek. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan ez ezik Durangaldean ere mobilizazioak deitu dituzte. Durangon eta Elorrion 17:30ean abiatuko dira manifestazioak. Goizean, berriz, Bilboko protestara bilduko dira Durangaldeko ordezkari sindikal eta gizarte eragileak. Anboto Komunikabideak-eko lan-taldeak grebagaz bat egitea erabaki du. Webgunea ez da eguneratuko. Dena dela, grebak eskualdean duen eraginaren berri emango du.
Murrizketen aurrean, borroka sozialerako deia egin dute Durangaldeko ordezkari sindikal eta gizarte eragileek.ELA, LAB eta CNT sindikatuetako eta Geu Be, Voz Africana eta Izar Gaztea elkarteetako ordezkariek egin dute agerraldia. Bilgune Feminista eta AHT Gelditu! Elkarlana ere batu zaizkie. Aurrekaririk ez daukan lan eta gizarte erasoa datorrela nabarmendu dute: “Eskubide guztiak lapurtu gura dizkigute; oinarrizkoenak ere bai, aurreko belaunaldiek borroka luzez eta sakrifizio askoren ondorioz lortutakoak”.
Anboto Komunikabideen lan-taldeak biharko deitutako greba orokorragaz bat egitea erabaki du. Webgunea ez da eguneratuko. Dena dela, grebak eskualdean duen eraginaren berri emango du.