Durangoko eta Elorrioko manifestazioetan murrizketei ezetz esan diete

Anboto 2012ko ira. 26a, 23:02

Gehiengo sindikalak adierazi duenez, grebak jarraipen ia osoa izan du Durangaldean. ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek eta hainbat eragilek greba orokorra deitu zuten atzorako. Gehiengo sindikalak adierazi duenez, grebak jarraipen ia osoa izan zuen Durangaldean. Elorrion eta Durangon ehundaka lagun bildu zen atzo murrizketen kontra deitutako manifestazioetan.

ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek eta hainbat eragilek greba orokorra deitu zuten atzorako. Gehiengo sindikalak adierazi duenez, grebak jarraipen ia osoa izan zuen Durangaldean. Elorrion eta Durangon ehundaka lagun bildu zen atzo murrizketen kontra deitutako manifestazioetan.

 

\"\"

 

Industrian, enpresa gehienek ateak itxi zituztela azaldu dute ELA eta LABetik. Fuchosa, Cemosa, Layde, Ona eta beste hainbat enpresa handik ez zuten lanik egin. Sektore publikoan jarraipena osoa izan zela gaineratu dute. Udaletxe guztiek greba egin zuten Durangaldean. Hezkuntzan ere ikastetxe guztiek zarratu zuten. Komertzioari dagokionez, sindikatuen berbetan “salbuespenak salbuespen” denda eta tabernak itxita egon ziren, baita Eroski eta Simply ere. Aurreikuspen guztiak hautsi dituztela aitortu dute sindikatuek.

 

Zaharren egoitzetan Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak gogor kritikatu dituzte sindikatuek. Helegitea jarri zuten eta goizeko 06:00etan jaso zutela Eusko Jaurlaritzaren erabakia azaldu dute.

 

Istilurik ez

Durangaldean ez zen istilurik gertatu atzoko greba egunean. Hala ere, LABeko 27 kide identifikatu zituen Ertzaintzak. ELAko hainbat ordezkariren autoak geldiarazi eta matrikulak apuntatu zituzten. ELA sindikatuko Uribarri Irigorasek dioenez, “grebak izan duen erantzunaren aurrean politikariak konpromiso batean jarri ditugu. Beste politika batzuk posible direla adierazi du gizarteak “. Hauteskundeak laister izango direla kontuan hartuta, hurrengo lehendakariari murrizketak ez aplikatzeko eskatu dutela herritarrek gaineratu du.

 \"\"

LABeko Eulate Zilonizaurrekoetxearen berbetan, greba arrakastatsua izan da eta jendeak kokoteraino dagoela erakutsi du: “Ermutik hasi eta Durangora arte empresa gehienak itxita egon direla ikusi dugu”.

 

Gazte Blokea Bestalde, Durangon 70 gazte ibili ziren goizetik piketeak egiten. 10:00etan irten zuten Tabiran, eta eguerdira arte jardun zuten. Arratsaldean batera joan ziren manifestaziora, Gazte Blokea deitutako ekimenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!