Partaideak bilatzeko batzarrak egingo dituzte.
Mañaria eta Izurtzako udalek hondakin organikoa ongarri bihurtzeko metodoa, konpostajea, probatu gura dute. Esperientzia pilotuak erabiliko dituzte horretarako; Izurtzan 30 familiak parte hartzea itxaroten dute, eta Mañarian hogeik. Partaideak bilatzeko informazio batzarrak egingo dituzte. Azterlan zentroak lagunduta garatuko dute esperientzia. Ikastaro praktiko bat prestatuko dute eta konpostajerako behar diren tresnak emango dituzte.
Mañarian ipini dituzte batzarren datak: Urkuletan, hilaren 25ean, 19:00etan; Arrueta eta Aldebaraietan, 25ean, 20:00etan; Aldebarrenan, 26an, 19:00etan; Herrigunean, 26an, 20:00etan, eta Aldegoienan, 27an, 20:00etan. Izurtzan zehaztu barik dago, baina aste bi barru izango da.