Kontseiluak eratuta, herri lasterketak egingo dituzte Euskal Herrian.
Bihar, euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatuko dute, baita Durangaldean ere. Kontseiluak antolatuta, herri lasterketak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat herritan, eta Abadiñok eta Berrizek ere bat egin dute ekimenagaz.
Abadiñon, Muntsaratz do-rretik irtengo du herri lasterketak, 09:30ean, Talde Batuak dantza taldeak aurreskua eskaini ostean. Txanbolineko txistulariek alaituta kalejiran abiatuko dira gero Zelaietaraino. Ume eta nagusi-entzako jolasak antolatu dituzte kultur eta kirol taldeek, ikastetxeek eta guraso elkarteek. Astolarako bidea ekiteko, berriz, Batugara elkarteak egingo du gonbitea. Ostean, Traña-Matienara abiatu aurretik, 12:00etan, dantza saioa egongo da. Bertan, Iluntze dantza taldeak hartuko du testigua. Ekitaldi berezia eratu dute, Iluntze sortu zeneko 30. urteurrena dela-eta.
Arratsaldean, Berrizen
Berrizen, Olakuetan batuko dira 17:00etan, izen-emate eta kamiseta salmentarako. Futbol zelaira igoko dira gero, lasterketak handik irtengo du-eta, 18:30ean. Ekitaldiaren ostean, txokolatea eskainiko dute, eta DJ Roberrek musikagaz giroa berotuko du.