Hildako mendizaleak oroitzeko eguna domekan

Anboto 2012ko ira. 15a, 08:53

Mendizaleak Betsaidera igoko dira domekan mendi istripuz hil diren mendizaleak gogoratzeko Oroimen Egunean. Elorriotik igotzeko Erdella Mendizale Taldeak 08:30ean ipini du hitzordua plazan, eta Atxondon Asuntze Mendi Klubak ordu bererako egin du deia, Arrazolako plazan

Mendizaleak Betsaidera igoko dira domekan mendi istripuz hil diren mendizaleak gogoratzeko Oroimen Egunean. Elorriotik igotzeko Erdella Mendizale Taldeak 08:30ean ipini du hitzordua plazan, eta Atxondon Asuntze Mendi Klubak ordu bererako egin du deia, Arrazolako plazan.

 

Aurten Euskal Herriko hamar mendizale hil dira mendi istripuz. Eurek oroitzeko ekitaldiak 10:30ean hasiko dira Betsaiden, txistu eta txalaparta soinuagaz. 11:00etan, meza edukiko dute, eta gero Euskal Mendizale Federazioaren lehendakariaren berbaldia. Amaitzeko, dantzariak eta txistulariak ariko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!