Baserriaren garrantzia azalduko dute eskoletan

Anboto 2012ko ira. 7a, 08:15

Baserri Eguneko goiza umeei eskainiko zaie eta arratsaldean jaialdia egongo da Traña-Matienan

Baserri Eguneko goiza umeei eskainiko zaie eta arratsaldean jaialdia egongo da Traña-Matienan.

 

Alluitz Natura elkarteak Baserri Eguna antolatu du datorren barikurako. Egun osoko egitarauaren barruan, lehenengo ekintza eskola umeei zuzendua dago. Baserriaren garrantzia azaldu gura diete abadiñar gazteenei. Berbaldiak emateaz gainera, tailer bi eskainiko dizkiete. Gatzatua egiten eta artilea lantzen ere irakatsiko diete. Arratsalderako egitaraua Traña-Matienan dago aurreikusita. Herri kirol eta talo tailerrak eskainiko dituzte. Ardien erakusketa ere ikusgai egongo da. Arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara ardiei ilea zelan mozten dieten erakutsiko dute. Ostean, txapel jaurtiketa lehiaketa egingo dute.

 

Ardi jaia prestatzen

Datorren astebururako, Abadiñon, Durangon eta Atxondon antolatu duten Ardi Jaiaren egitarauaren barruaren prestatu dute  Baserri Eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!