Izurtzan 20:00etan jaurtiko dute txupinazoa, eta Elorrion gaur Gazte Eguna da; besteak beste, bazkaria, herriari buruzko tribiala eta txosnen txupinazoa izango dituzte. Gauez kontzertuak egongo dira bi herrietan: Izurtzan Ghertzainak eta Txomin Bedarrak taldeek joko dute Gazte Lekuan. Elorrion, Namek Planet eta Antton Gorantz Erori proiektuak, txosnetan.
Astea parranda giroan amaituko dute Elorrion eta Izurtzan. Elorrion, gaur hasiko dira Ferixa Nausikoak, eta gaurkoa Gazte Eguna da. Goizean goizetik izan dituzte ekitaldiak. Umeentzako tailerren ondoren eguerdian tribialean jokatuko dute gazteek, Elorrioren inguruko galderetan oinarrituta. Gero poteoa eta bazkaria dituzte txosnetan.
Arratsaldean kalejiran irtengo dute. 19:00etan presoen aldeko enkarteladagaz bat egin, eta gero txosnen txupinazora joango dira. Gauerako Namek Planet eta Gorantz Erori proiektua taldeen kontzertua programatu dute. Bihar emango diete hasiera ofiziala jaiei; udaletxetik txupinazoa 20:00etan botako dute, Elorrio Kirol Taldearen ardurapean.
Izurtzan gaur botako dute jaiak hasteko suzia, 20:00etan. Gero, trikipoteoak girotuko du iluntzea. Gauean berriz, kontzertuak izango dira Gazte Lekuan. Durangaldeko talde bi igoko dira taula gainera. Ghertzainak taldekoek
Hertzainaken bertsioak joko dituzte. Txomin Bedarrak taldeak berriz, erromeria doinuak eskainiko ditu. Bihar, auzoen arteko olinpiadak izango dituzte goizeko 11:00etan, eta ondoren paella lehiaketa edukiko dute.
Hona hemen bi herrietako egitarauak: