Gerediaga eta Iurreta arteko autobide-zatia doakoa izatea eskatu du Ondarroak

Anboto 2012ko uzt. 24a, 08:25

Ondarroako Udalak A-8 autobidearen Gerediaga eta Iurretako zatia doakoa bihurtzea eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Mozioa onartu du osoko bilkurak

Ondarroako Udalak A-8 autobidearen Gerediaga eta Iurretako zatia doakoa bihurtzea eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Mozioa onartu du osoko bilkurak.

 

Abadiño eta Iurreta arteko autobide zati berriak N-634 errepideko trafikoa arintzea du helburu idatziak dioenez, eta "helburua neurri baten erdietsi den arren, beharrezkoa da Gerediaga eta Iurreta arteko bidea doakoa bihurtzea". Lea-Artibaitik Bilborako noranzkoan doazen ibilgailuei gehiegizko tarifa kobratzen zaiela salatu dute. "Ondorioz, gidari askok Durangon saihesbidetik irtetzeko hautua egiten dute, ostera Iurreta A-8 autobidera sartzeko. Horretara, 0,79 merketzen dute bidaia".

 

Egungo bidesariekin N-634 errepidean, Durango eta Iurreta parean, ibilgailuen joan-etorriak arazoak sor ditzaketela nabarmendu dute. Bizkaiko Aldundiari Gerediaga eta Iurreta arteko tartea doako bihurtzeko eskaria onartu zen. Neurri bera aurkeztuko da Markina, Lekeitio eta Aulestiko udaletxeetan eta Bizkaiko Batzar Nagusietan ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!