Gerediaga eta Elorrio arteko errepidea egiteko lanen kostua %42 igoko da Bizkaiko Bilduren arabera: 254 milioitik 362 milioira.
Penintsulako errepiderik garestiena bihurtu dela diote; Supersurra baino gehiago. Kilometroko 58.387.096 euro kostatuko ei da. Premiazkoa ikusten dute “proiektu erraldoiekiko zaletasunean” oinarritzen diren politikak amaitzea.