Iragarritako murrizketen kontra mobilizatzera deitu dute

Anboto 2012ko uzt. 17a, 08:36

Azken urteotako murrizketa sozialik handienen kontra mobilizatzera deitu dute, gaur, sindikatu eta gizarte eragileek. Lanbideko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoen aurrean elkarretaratzeak deitu dituzte 11:00etan. Horren baitan, Iurretako Maspe kalean egin dute protesta Durangaldeko eragileek. Biharko, uztailaren 18an, kazerolada-konzentrazio zaratatsuak deitu dituzte eskualdeetako ohiko lekuetan, 20:00etan. Durangon, udaletxearen aurrean, eta, Zornotzan, Erreferendum plazan

Azken urteotako murrizketa sozialik handienen kontra mobilizatzera deitu dute, gaur, sindikatu eta gizarte eragileek. Lanbideko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoen aurrean elkarretaratzeak deitu dituzte 11:00etan. Horren baitan Iurretako Maspe kalean egin dute protesta Durangaldeko eragileek. Biharko, uztailaren 18an, kazerolada-konzentrazio zaratatsuak deitu dituzte eskualdeetako ohiko lekuetan, 20:00etan. Durangon, udaletxearen aurrean, eta, Zornotzan, Erreferendum plazan.

 

Espainiako Gobernuak azken urteetako murrizketa sozialik handienak iragarri dituela nabarmendu dute sindikatu eta gizarte eragileek. Herrritar gehienen diru sarrerak murriztea ekarriko du horrek; izan ere, langabetuen sarrerak murriztuko dira, pentsioak eta menpekotasuneko prestazioak, eta, administrazio publikoetako langileen soldatak (aparteko soldata bat eta egun libreak kenduko zaizkie). Aldi berean, mobilizazioen deitzaileek gogoratu dute BEZa igotzea onartu dela, eta kotizazio sozialak jaistea, "etekin enpresariak handitzeko helburuagaz". "Horrezaz gainera, bankari 100.000 euro emango dizkio, zuloak estali ditzan. Horretarako badago dirurik". Politika "bidegabea eta inmorala" salatu dute

 

Politika horiek oro har gizartearen pobretzea dakarrela nabarmendu dute sindikatu eta gizarte eragileek: "Atzeraldia larriagotzen dute langabezia handituz, babes soziala murriztuz, eta geroe ta gehiagok hil amaierara iristeko arazoak eraginez". Gaineratu dute "manipulazioan eta gezurretan oinarritutako politikak" direla Espainiako Gobernuak abiatutakoak: "Asteak dira bere benetako asmoa ezkutatzen ari dela, sasi informazioak zabaltzen diharduela, Bruselan negoziatzen ziharduenaz egia esan gabe". Errentaren "trasbase itzela" ematen ari dela diote.

 

 

Murrizketa guzti horiek guztiz errefusatu dituzte sindikatu eta gizarte eragileek eta mobilizatzera deitu dute, "alternatibak errealak" egon badaudela aldarrikatu gura dute. Borondate politikoagaz bestelako neurriak hartu daitezkeela nabarmendu dute: "Murrizketarik aplikatu gabe, zerga eta politika sozalak aldatuz irten gaitezke krisi ekonomikotik".

 

ELA, LAB,ESK,STEE-EILAS, EHNE, HIORU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek deitu dute. Baita honako gizarte eragileek ere: AHT gelditu! elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Asambleas de parados y paradas (Bizkaia, Gipuzkoa), Askapena, Asociación de trabajadoras del hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao La Vieja, Axola, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada - Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivo de parados de Iruñerria, Danok lan, Deshazkundea, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Eguzki, Ekologistak Martxan, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, Gazteak Alternatiba, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz , Iratzarri, Komite Internazionalistak, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Red contra la pobreza Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo SOS Arrazakeria, Stop Desahucios, Urtxintxa Eskola, Zazpigarren Alaba.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!