Autopistaren Gerediagako bidesaria Iurretakoagaz parekatzeko eskatu dute

Anboto 2012ko uzt. 13a, 15:09

Lea-Artibaiko Bilduk egin du proposamena. Eskualde hartako herritarrak \"ekonomikoki zigortuak\" izan direla kritikatu dute.

Lea-Artibaiko Bilduk egin du proposamena. Eskualde hartako herritarrak “ekonomikoki zigortuak” izan direla kritikatu dute.


Lea-Artibaiko Bilduk uste du Bizkaiko Foru Aldundiarentzat “bigarren mailako” eskualdea direla. Gerediaga eta Iurreta tartean bidesariak egokitzea beharrezkoa dela adierazi dute.


Orain, autopistara Gerediagan sartzen den auto-gidariak 2,80 euro ordaindu behar ditu Bilborako noranzkoan. Noranzko berean, baina Iurretan sartuz gero, ordainsaria 2,01 da. Lea-Artibaiko Bilduk Gerediagako peajea Iurretakoagaz parekatzea eskatu du. Hau da, Gerediagako tarifa 2.10 izatea ibilgailu arinentzako eta ez 2.80. Berdin ibilgailu astunekin: Astunak 1 motako ibilgailuentzako bidesaria 4,89 izatea eta ez 6,81; Astunak 2 motakoentzako bidesaria 5,51 izatea eta ez oraingo prezioa: 7,68.


Lea-Artibaiko udaletan Aldundiari tarifikazio sistema birplanteatzeko eskatzen zaion mozioak aurkeztuko dituztela aurreratu dute.


Bilduren esanetan “litekeena da Gerediagako ordainsaritik sartzen diren ibilgailuek Iurretako irteera hartzea, tarte hori doakoa baita, eta berriz ere autopistara itzultzea Bilboko noranzkoan, bidesari txikiagoa ordainduz; baina egoera horrek Iurretako biribilgunean trafikoa pilatzea ekarriko luke eta inguruan bilatzen den trafiko berregituraketari kalte egingo lioke.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!