Bizikletan Oizera igoera, Durangaldea kontenplatzeko

Anboto 2012ko uzt. 6a, 09:45

Begiratoki ikusgarria dagoo Oizen, aldapak igo ostean atseden apur bat hartu eta panoramika zabalaz gozatzeko, beherantz bueltatu aurretik.

Begiratoki ikusgarria dagoo Oizen, aldapak igo ostean atseden apur bat hartu eta panoramika zabalaz gozatzeko, beherantz bueltatu aurretik.

 

Ibilbideari hasiera Durangon  eman, eta Traña-Matienatik pasatu behar da lehenengo aldapak igo aurretik. Handik Markinarako bidea hartu eta biribilgune berrian Garairako errepidean sartu. Gerediagan, lehenengo aldapari ekin, eta amaiera aldera Sarria auzorako bidea hartu behar da eskumatik.

 

\"\"

 

Erroteta ingurutik gora jo eta kasik Garaira ailegatuko da txirrindularia. Garai ezkerreko aldean utzita, pista txiki batetik jarraitu behar da. Hamargarren kilometroan Oizera doan pistan gora egin. 15,4 kilomterora arte aldapan gora doa ibilbidea. Hala ere, hamalaugarrenean San Kristobalerako pista utzi eta eskumatik segitu behar da. Hortik Losakantereta aldera, Pista nagusia utzi eta txikiago batetik joan behar du txirrindulariak.

 

Oizeko tarte altuenak orduan hasiko dira agertzen. 16,6. kilometroan ezkerretara hartu beharko da. Segidan, metro gutxira, berriro ere eskumatara.

 

Oizeko begiratokia

Oizera heldu eta atsedena hartu ahal da bertan. Gainera, Durangaldeko bazterrak goitik ikusteko begiratoki aparta izango da. Bueltan, jaisteko, bide bera erabili ahal da. Ereña auzotik jaistea ere posible da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!