Durangon eta Elorrion harrera egin diete ume saharauiei.
Astelehenean eta martitzenean etorri ziren bederatzi eta hamabi urte arteko neska-mutil saharauiak, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetatik. Durangora hamalau eta Elorriora sei. Elorrioko Udalak uda herrian pasatuko duten gazteei eguaztenean egin zien ondoetorria. Durangoko Udalak, berriz, atzo egin zien harrera. Oporrak Bakean ekimenaren baitan etorri dira neska-mutilok Durangaldera. Durangoko Herria auzo elkartea eta Elorrioko Lajwad elkartearen bidez etorri dira. Atzo, Aitziber Irigoras alkateak umeak etxean hartzen dituzten familiei eskerrak eman zizkien ekitaldian.
Abuztuaren 26ra arte geldituko dira gazte saharauiak eskualdean. Ostean, Aljeriako desertura itzuliko dira.