Jaiaz gozatzeko prest daude Atxondo eta Berrizen

Anboto 2012ko eka. 28a, 13:45

San Pedro jaiei ongietorria emango die, gaur, Atxondo eta Berrizen. Askotariko ekitaldietan parte hartzeko aukera eskainiko dute antolatuko jai egitarauek. Atxondon Asuntze mendi taldearen eskutik hasiko dituzte sanpedroak; Berrizen, San Lorentzo dantza taldeak botako du pregoia

San Pedro jaiei ongietorria emango die, gaur, Atxondo eta Berrizen. Askotariko ekitaldietan parte hartzeko aukera eskainiko dute antolatuko jai egitarauek. Atxondon Asuntze mendi taldearen eskutik hasiko dituzte sanpedroak; Berrizen, San Lorentzo dantza taldeak botako du pregoia.

 

 

Musika, askotariko txapelketa, antzerkia, umeentzako jolasak.... zer aukeratu izango dute atxondoarrek gaur hasi eta domekara bitartean. Biharkoa, San pedro Eguna, dute egun handia Berrizen legez, eta, bai batzuk bai besteek gogotsu hartuko dute egunotako jai giroa. Berrizen astelehena ere izango dute jai: Santa Isabel eguna. Aurten 60 urte egin dituen San Lorentzo dantza taldeak egingo die berriztarrei jaiaz gozatzeko gonbita. Esan bezala, gaur, dute hitzordua jarrita horretarako: udaletxeko balkoitik eman zaie hasiera San Pedro eta San Isabel jaiei, 19:00etan. Ordu erdi beranduago, 19:30ean, Atxondoko Asuntze mendi taldeak hartuko du lan hori, Atxondoko udaletxeko balkoira igota. Ondoren, Donien Atxa igoko dute, Oxabi taldeak alaituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!