BBKk dohaintzan eman dio ibilgailu egokitua, mugikortasun arazoak dauzkatenek erabiltzeko.
Gurutze Gorriak furgoneta berri bat edukiko du BBKri eskerrak. Durangaldean mugitzeko gaitasuna murriztuta daukatenek erabili ahalko dute, azaldu dutenez. Etxetik kanpoko aisialdi ekintzetan parte hartu ahal izango dute, eta eguneko zentroetara edota osasun etxera joateko aukera ere edukiko dute.
Egin dituzten kalkuluen arabera, Gurutze Gorriak 180 laguni eskainiko die zerbitzua.