Amankomunazgoak foroak eratu ditu herritarren iritzia ezagutzeko. Egungo edukiontzien kokapena aztertuko dute. Hondakin organikoa edukiontzi berri batean batu edo etxeko konposteretan tratatzea ere landuko dute urtea amaitu baino lehen.
Zabor bilketaren inguruan herritarren iritzia ezagutzeko prozesua ipini du martxan Amankomunazgoak. Prozesu hori hiru fasetan banatu dute. Lehenengoan, Amankomunazgoak gai honen ignuruan egiten duena azalduko dute. Bigarrenean, kontenedoreen kokapena aztertu eta hobetu daitekeen eztabaidatuko dute.
Hirugarrenean, hondakin organikoak zelan batu hausnartuko dute. Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko lehendakariak azaldu duenez, Aldundiaren apustua bosgarren kontenedorea ezartzea da, baina Durangaldean etxeko konposterak erabiltzea ere ez dute baztertzen. "Landa-eremuan bizi direnek etxeko konpostajea gurago dutela esango dute agian". Jendearen iritzia eta aukerak neurtu gura dituzte. "Organikoa jasotzen zelan hasi ikusi gura dugu". Aldundiak 2010-2016 artean zehaztutako politikaren baitakoak dira Amankomunazgoaren asmoak, Zarrabeitiak adierazi duenez.