Lehen Laguntza ikastaroa antolatu du Gurutze Gorriak

Anboto 2012ko eka. 18a, 12:48

Durangaldeko Gurutze Gorriak Lehen Laguntza ikastaroa antolatu du uztailaren 2tik 13ra bitartean. Ur sorosle titulua lortzeko ezinbestekoa den ikastaro honetan parete hartzeko izen-emate epea zabalik dago

Durangaldeko Gurutze Gorriak Lehen Laguntza ikastaroa antolatu du uztailaren 2tik 13ra bitartean. Ur sorosle titulua lortzeko ezinbestekoa den ikastaro honetan parete hartzeko izen-emate epea zabalik dago.

 

Gaixoaren ebaluazioa, konorte galtzea, lipotimiak eta bihotzekoak landuko dira ikastaro horretan. Astelehenetik barikura emango dituzte eskolak, 09:00etatik 14:00etara, guztira 48 ordu beteaz.

 

Edozein pertsonak egin dezake ikastaroa. Parte hartzaileek egiaztagiria jasoko dute ikastaroa amaitu eta gaitasun froga gainditu ondoren. Ikastaro hau gaindituta hainbat lan eskaintza publikotan puntuak lortzeko aukera dute parte hartzaileek; eta, beste ikastaro batzuk egin ahal izateko ezinbesteko baldintza ere bada, antolatzaileek azaldu dutenez: adibidez, Ur-sorosle izatekoa, hondartzetan lan egiteko ezinbestekoa. "Bolondres lanetan ibiltzea, gainera, unibertsitateko kredituak eskuratzeko modua ere bada".

 

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko  www.crdurangaldea.org webgunean sartu daiteke edo formaciondurango@cruzroja.es helbidera jo. 600 989 591 telefono zenbakira ere deitu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!