"Euskaldunon hizkuntza eskubideak urratuko dituzte oposaketek"

Anboto 2012ko eka. 15a, 13:24

Gaur, bihar eta etzirako Barakaldoko BECen Osakidetza eta Hezkuntza sailak deituriko lanpostu publikoak esleitzeko azterketetan euskaldunon hizkuntza eskubideak urratuko dituztela salatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek

Gaur, bihar eta etzirako Barakaldoko BECen Osakidetza eta Hezkuntza sailak deituriko lanpostu publikoak esleitzeko azterketetan euskaldunon hizkuntza eskubideak urratuko dituztela salatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek.

 

\"\"

 

Euskaraz bizi nahi dugu, administrazioan euskaraz aldarrikatuz kartelak eta pegatak ipini dituzte Iurreta eta Durangoko anbulategietan. Gainera, elkarretaratzea deitu du Euskal Herrian Euskaraz-ek, ekainaren 16rako, biharko. Barakaldoko BEC parean, 10:30ean burutuko dute.

 

"Kontratazio-politikak ez du bermatuko langile berriek euren lana euskaraz egitea edo administraziora hurbiltzen diren herritarrei ematen zaioen zerbitzua euskaraz izatea", dio Euskal Herrian Euskaraz-ek. Iraganeko formulak baztertu eta euskaraz bizitzeko ezinbesteko hizkuntz politika burujabea garatzea aldarrikatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!