25. urteurrena ospatu du Durangaldeko Lanbide Ikastetxeak

Anboto 2012ko eka. 14a, 14:02

Ilusioa eta aukerak sortzen eta trebakuntza eskaintzen jarraitzeko asmoa azpimarratu zuten urteurren ekitaldian.

Durangaldeko Lanbide Ikastetxearen 25. urteurrena ospatu zuten, atzo, Durangon bertan dituzten azpiegituretan egindako ekitaldian. Mende laurdeneko ibilbidea gogoratu  eta etorkizunean ilusioak eta aukerak sortzen eta prestaketa eskaintzen jarraitzeko asmoa azpimarratu zuen gaur egungo Amankomunazgoko presidente Oskar Zarrabeitiak.


Hainbat udaletxetako eta ikastetxetako ordezkariez gainera, Amankomunazgoko presidente ohi batzuk eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean ikasketa iraunkorreko zuzendari Jose Luis Elorza ere batu ziren ekitaldira.
Urteurrena ospatzeko bideo bat landu dute irakasle, ikasle eta zuzendari ohiekin eta atzoko ekitaldian erakutsi zuten lehenengoz. Ostean, ikastetxeko azpiegiturak bisitatu zituzten: teoria klaseetarako eraikina eta praktiketarako erabiltzen dutena.


Lanbide Ikastetxeko zuzendari Augusto Uriartek urte hauetan guztietan emandako garapena eta aurrerapausuak azaldu zituen eta herritarren artean konfiantza lortzeko egindako ahalegina azpimarratu zuen.

 

25.urteurreneko bideoa

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!