Zauritu arin bi Tabirako bidegurutzean gertatutako auto istripuan

Anboto 2012ko eka. 13a, 14:39

Goizeko 09:45ean jazo da istripua kamioi eta furgoneta batek elkar jo dutenean.

Goizeko 09:45ean jazo da istripua kamioi  eta furgoneta batek elkar jo dutenean.

 

Tabirako bidegurutzean kamioi batek eta Suzuki Vitara markako furgoneta batek aurrez aurre elkar jo dute. Furgonetaren aurrealde osoa txikituta geratu da. Furgonetan zihoazen 78 eta 79 urteko gizon biak izan dira kolpe gogorrena jasan dutenak. Ertzaintzako prentsa bulegotik adierazi dutenez, zaurituek ez dute ezer larririk, baina badaezpada Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!