Bere garaian eurotara aldatu barik geratutako pezetak gastatzeko aukera eskaini du +Dendak merkatarien elkarteak bere kanpaina berrienean.
Ekainean elkarteko bazkide diren 60 denda baino gehiagotan pezetekin ordaintzeko aukera egongo da. Erosketa osoa edo prezioaren parte bat txanpon zaharragaz ordaindu ahalko da saltoki horietan. +Dendakeko kideek azaldu dutenez, Espainiako Bankuaren arabera pertsona bakoitzak bataz beste 6.162 pezeta ditu aldatu barik.