200 dantzari inguru batuko dira zapatuan, Dantzaroan

Anboto 2012ko eka. 6a, 12:16

Durangaldeko dantza taldeek zapatu arratsaldean emanaldi sorta emango dute Ezkurdin. Horrez gainera, eskualdeko folklorea ezagutzera emateko hainbat ekitaldi antolatu ditu Gerediagak ekaina eta uztailerako

Durangaldeko dantza taldeek zapatu arratsaldean emanaldi sorta emango dute Ezkurdin. Horrez gainera, eskualdeko folklorea ezagutzera emateko hainbat ekitaldi antolatu ditu Gerediagak ekaina eta uztailerako.

 

Laugarren urtez ospatuko dute zapatuan Dantzaroa Durangaldeko dantza taldeen jaia. 19:00etan hasiko da dantza giroa Durangon, udaletxetik kalejira hastean. Iaz 200 dantzari inguruk parte hartu zuten jaialdian, eta aurten ere horrelako kopuruak espero dituzte antolakuntzan dabiltzan Gerediaga elkarteko kideek. Eguraldi ona egiten badu Ezkurdin egingo dute emanaldia, eta bestela, Andra Mariko elizpean.

 

Zapatuko jaialdiaz gainera, ekainerako eta uztailerako Durangaldeko folklorearen inguruko hainbat ekintza antolatu ditu Gerediagak. Hona hemen egitaraua:

 

- Ekainaren 14an, "Dantza autoktonoen ezbaiko egoera" mahaingurua Iurretan.

- Ekainaren 21ean, "Berrizko dantzariak" zine emanaldia Berrizen

- Ekainaren 26an "Durangaldeko gaita eta gaiteroen istorioak" hitzaldia Mañarian, Jon Gaminde Terrazagaz.

- Uztailaren 5ean "Abadiñoko dantzariak" zine emanaldia Abadiñon

- Uztailaren 14an "Ezpatadantzari eguna" Otxandion

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!