Lan barik eta gizarte-bazterketan egoeran daudenei begirako ikastaroa

Anboto 2012ko eka. 5a, 09:22

Durangaldeko Amankomunazgoak lan barik eta gizarte-bazterketa egoeran dauden edo egon daitezken pertsonei zuzendutako ikastaroa jarri du martxan. \'Sukaldaritza elaborazioa taberna-kafetegi arloan\' ikastaro horretan 15 lagunek dihardue, eta horien lan merkaturatzea erraztea da ekimenaren helburua

Durangaldeko Amankomunazgoak lan barik eta gizarte-bazterketa egoeran dauden edo egon daitezken pertsonei zuzendutako ikastaroa jarri du martxan. \'Sukaldaritza elaborazioa taberna-kafetegi arloan\' ikastaro horretan 15 lagunek dihardue, eta horien lan merkaturatzea erraztea da ekimenaren helburua.

 

Txukunberri laneratze eta gizarteratze enpresaren bitartez, ikasleotariko batzuk Durangoko Landako eta Tabirako igerilekuetan lanean has daitezen lortu gura du Amankomunazgoak, uztailean ikastaroa amaitzean. Maiatzaren 21ean hasi zen ikastaroa 272 eskola ordukoa da.

 

Gizarte bazterketa egoera dauden edota egon daitekezeen, eta, gizarte zerbitzuak zein Behargintzak eskainitakoak erabiltzen dituzten pertsonei "laneratzea erraztu" gura die ekimenak, antolatzaileek azaldu dutenez. "Jasoko duten ezagutza nahikoa izango da, taberna eta kafetegietan, barra-  edo sukalde- laguntzaile izateko", azpimarratu du Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteak.

 

Gehien bat 25 eta 45 urte bitarteko emakumeak dira ikastaroan ari direnak. Behargintzako azpiegituretan ari dira. Lan barik eta gizarte-bazterketa egoeran dauden edo egon daitezken pertsonak dira guztiak, Durangaldeko Amankomunazgoko oinarrizko gizarte zerbitzuen bitartezen bideratutakoak. Baita Diru-sarreren Berme-errenta jasoten duten pertsonak ere. Gainera, parte-hartzaile gehienek ez dute ostalaritza ezagutzarik.

 

Emakumearen parte  hartzea "lehenetsi" dute, azaldu dutenez. Horretara, parte-hartzaileetariko hamar dira emakumeak. "Aipatzekoa da baita 25 eta 45 urte bitartekoak direla hamabost ikasleetariko hamar; 45 urte baino gehiago dituzte hiruk eta bik 24 urte baino gitxiago". Durangokoak dira hamar, Atxondokoak hioru eta Iurretakoak bi. Ikastaroa Amankomunazgoak finantzatzen du bere osotasunean: "Eskualdeako formazio baliabide eskasak eroan gaitu ikastaro hau antolatzera, pertsonen laneratzea eta gizarteratzea lantzeko eta inguruko ostalaritza langile kualifikatuz hornitzeko, sukaldean zein barran lan egiteko", dio Zarrabeitiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!