Landetxe baten pertsona birentzako hamar egonaldi zozketatuko ditu +dendak Durangaldeko merkatari elkarteak, ekainean zehar, Durango Txartela erabiltzen duten bezeroen artean.
Urtean birritan egiten den %5eko deskontuagaz batera, azken hau da Durango Txartelak eskainitako promozio garrantzitsuena. Horrela azaldu dute merkatari elkarteko arduradunek. Ekimenean 87 komertziok parte hartzen dute. Horietariko edozeinetan Durango Txartela erabiliz erosketa egiten duen bezeroen artean egingo dira zotz 10 egonaldia; ekainean zehar egindako erosketak izango dira. Erosketa egindako unean jakingo dute zorionekoek landetxe baten asteburuko egonaldiagaz sarituak izan direla: erosketa-txartela adieraziko du hori.
Merkatari elkarteak Plateruen plazan duen egoitza azaldu zaie zorionekoei nola aldatu saritutako erosketa-txartela. Ekimenagaz visa txartel hori, doakoa eta komisiorik gabekoa, ateratzera animatu gura dute herritargoa: "Urte osoan, onura garrantzitsuak eskaintzen dirui: opariak, deskontu-baleak, puntyu-pilatzea, gasolindegietan deskontuak... ".