Merkatariek erosketak elkarrekin egiteko webgunea sortuko dute

Anboto 2012ko mai. 25a, 12:56

+Dendak elkarteak bere kideekin daukan ekimenaren antzkoa eskualde osora zabaldu gura dute. Erosketa taldeak egin eta webgune baten bidez erosketak egingo lituzkete merkatariek, \'dirua aurreztu eta lehiakortasuna irabazteko\'

+Dendak elkarteak bere kideekin daukan ekimenaren antzkoa eskualde osora zabaldu gura dute. Erosketa taldeak egin eta webgune baten bidez erosketak egingo lituzkete merkatariek, "dirua aurreztu eta lehiakortasuna irabazteko".

 

Erosketa prozesuetan kostuak gutxitzea, hornitzaile potentzial gehiago edukitzea, kudeaketak denbora gutxiagoan egitea, stock-a hobeto kudeatzea... Hainbat helburu lortu gura dituzte merkatariek erosketa guneagaz. Banaka barik taldean eskaerak egiteko sistema izango da eta erosketak Kudea enpresak atondutako web gunearen bidez egingo dituzte merkatari eta ostalariek.

 

Kudea enpresako Iban Askasibarrek azaldu duenez, lehenengo ostalari eta merkatari guztien interesekoak diren zerbitzuak erosteko erabiliko da plataforma: aholkularitza, energia, informatika, bulegoko materiala, altzariak, telefonia... eta gero zerbitzuak eta produktuak zabalduko dituzte.

 

Durangalde osoko merkatari eta ostalariek parte hartu ahalko dute erosketa talde horietan irailetik aurrera. Laster interesatuei formazioa ematen hasiko dira. +Dendakeko presidente Guillermo Oarbeaskoak kontatu duenez, merkatarien elkartean horrelako dinamika badaukate: "Oso ondo funtzionatzen du elkarte barruan. Merkatari guztiei zabaltzea pausu bat gehiago da". Merkatalgune handiek horrela funtzionatzen dutela aipatu du Oarbeaskoak.

 

Merkatari bakoitzari urtean 19 ordu kostatuko zaio zerbitzua, eta +Dendakeko kideei elkarteak ordainduko die.

 

Amankomunazkgoak dirtuz lagundutako ekimena da erosketa guneena. 35.400 euroko aurrekontutik Amankomunazgoak 30.000 euro jarri dituela azaldu du Oskar Zarrabeitia presidenteak: "Merkatari ertain eta txikiei handien moduan lehiatzeko tresnak eskaini gura dizkiegu".

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!