Eguaztenean merkataritzaren eta turismoaren inguruko sariketa egin zuen Jaurlaritzak Getarian.
Ekitaldian Xabier Zelaia gogoratu zuten, duela hil batzuk hildako merkatari durangarra. Zelaiak 2006 eta 2007 urteetan Bizkaia Martxan sortu zuen, sektoreko Durangoko, Basauriko eta Gernikako profesionalak batuta. Bizkaidendak-eko presidentea ere izan zen hiru urtez.