Iurreta eta Peruko ikasleek ezagutzak partekatu dituzte

Anboto 2012ko mai. 27a, 08:39

Bideokonferentzia bidez, jasangarritasunaz berba egin zuten; herri gehiagotakoek ere egingo dute

Bideokonferentzia bidez, jasangarritasunaz berba egin zuten; herri gehiagotakoek ere egingo dute.

 

Amankomuzgoak sustatzen duen Eskola Agenda 21 programaren barruan, jasangarritasunaren inguruan berba egin zuten Iurretako eta Peruko hainbat ikaslek martitzenean. Hain zuzen, Juan Orobiogoitia institutuko eta Peruko  Ciudad Eten distrituan dagoen ikastetxe bateko ikasleak elkartu zituen ordu erdiko bideokonferentziak.

 

Jasangarritasunaren inguruan Durangaldean zer egiten den azaldu zuten Iurretako gazteek, eta arlo horretan Peruko egoera zein den ere jakin gura izan zuten. Amaitzeko, agur modura, kantu bana eskaini zieten elkarri bai hemengo eta bai Peruko gazteek. Atzo Zaldibarko ikastetxean errepikatu zuten bideokonferentzia eta datozen asteetan Berriz, Otxandio, Durango, Abadiño eta Elorrioko ikastetxeetan ere egingo dute.

 

Hamasei ikastetxegaz 

 

Bideokonferentziaren ostean Eskolako Agenda 21aren gaineko xehetasunak eman zituzten. Ismene Mandaluniz programako teknikariak azaldu zuenez, “orain sei urte zazpi ikastetxegaz abiatu zen ekimena eta gaur egun hamasei ikastetxek parte hartzen dute”. Datuak ikasle kopurura ekarrita, 1.270 ikaslegaz abiatu zuten ekimena eta gaur egun 7.294 gaztek parte hartzen dute.

 

Eskola Agenda 21 programak gazteei ahotsa eman nahi die jasangarritasunaren inguruan dituzten kezkak jakiteko eta ikastetxean nahiz beraien inguruan egin  diatezkeen hobekuntza proposamenak jasotzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!